eu | es

Sakana Sarien bigarren edizioa

Sakana Sarien bigarren edizioa
2021ko urriaren 21, osteguna

2020 urtean hasitako egitasmoari jarraiki, Sakana sarien bigarren deialdia abian da. Sari banaketa azaroaren 18an egingo da. Hautagaiak proposatzeko prozedura irekita dago.

Sariak, Sakanan eragin sozial, ingurumeneko edo ekonomiko positiboa izan duen erakunde edo ekimen kolektibo bati, irabazi asmoa izan edo ez  egindako lana aitortu nahi dio. Horretarako, ondorengo baloreak bereziki kontuan hartuko dira:

  • Dinamismoa eta erresilientzia-gaitasuna oraingo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
  • Aniztasuna aberastasun kolektibo gisa ikusia
  • Elkartasuna eta onura komuna bilatzea komunitatearen beharrak lehenetsiz. Horretarako funtsezko elementuak dira komunitatearen lana (auzolana) eta herri-ondasunak (komunala)

Aukeraketa prozesua

Ekimen saritua aukeratzeko orduan ondorengo prozedura egitea proposatzen da:

  1. Sakana sarirako proposamenak egiteko aukera emango zaie herritar guztiei. Horretarako, galdetegi hau prestatu da eta hainbat bidetatik zabalduko da.
  2. Jasotako ekimen guztien artean epaimahaikideek ekimen bat aukeratuko dute Sakana saria jasotzeko, eta herri-bozketa bidez aipamen berezia jasoko du beste ekimen batek.
  3. Saria emateko ekitaldi bat ospatuko da, betiere dagozkion babes neurriak hartuta. Horretarako, aurretik izena eman beharko da Sakanako garapen agentziaren webgunearen bidez, 647864239 telefonora deituz edo info@sakanagaratzen.com helbidera posta bat bidaliz.

.Antolatzaileak eta epaimahaia

Sakanako komunitatearen ordezkaritza zabala biltzen duen Sakanako Behatoki Sozioekonomikoa da antolatzaile eta deitzailea. Sarien epaimahaia Behatokiko ordezkaritza batek osatuko du

Bilatzailea