COVID19ak eragindako osasun krisiak gure gizartearen ahulgune guztiak agerian utzi ditu eta egungo sistema sozioekonomikoaren krisialdi baterako baldintzak sortu ditu.
Datorkigunari aurre egiteko, inoiz baino garrantzitsuagoa da Sakanako eragileok elkarlanean jartzea. Sakanan Bizi eta Lan helburutzat hartuta, aurrera begiratu eta egunera elkar zainduz #SakanaBizia egitea dagokigu.
Horrenbestez, oraingoan Behatokiaren bilerak helburu hirukoitza luke, 2019an egindako lanen azalpen laburra ematea, egoera berrira egokitutako 2020rako ekintza planaren kontrastea eta egun bizi dugun egoera honen aurrean epe ertain luzerako hausnarketari tarte bat eskaintzea.
Hori dela eta, Sakanako behatoki sozioekonomikoa deitzen da eta bertan, Udaletako eta Mankomunitateko ordezkari instituzionalak, alderdi politikoak, sindikatuak, enpresetako ordezkariak, hezkuntzako eragileak, gizarte zerbitzuak, Nafarroako enplegu zerbitzua eta elkarte sozioekonomikoak parte hartzera gonbidatuak daude.
Eguna: Uztailaren 1a
Tokia: DINABIDE. Aralar Kalea, 9 (Irurtzun)
Ordua: 17.00-18.30
Oharra: Ekitaldia Dinabiden modu presentzialean egingo denez denon osasuna bermatze aldera babes neurri guztiak hartuko dira