eu | es

SAKANAKO DONEJAKUE BIDEA EZAGUTZERA EMATEN

SAKANAKO DONEJAKUE BIDEA EZAGUTZERA EMATEN
2023ko uztailaren 10, astelehena

Iazko udan egindako oinezko martxetan bidearen lehenengo bi etapak ezagutzera eman ziren (Irurtzun-Zamartze eta Zamartze-Bakaiku). Honela, Sakanako Donejakue bidearen trazaketa guztia ezagutzera eman du Sakanako Garapen Agentziak.

 

Ibilaldia prestatzearren, bezperan, Ekainaren 2ko ostiral arratsaldean Nicolás Arbizuk Altsasuko Gure Etxean hitzaldi bat eskaini zuen. Honetan, ibilbidean aurki daitezkeen txoko eta ondare garrantzitsuenak azaldu zituen. Iturmendiko elizako bataiarria, Alsasuko Otadiko Santokristo baseliza, Olaztiko harrobien eboluzioa erakusten dituzten argazkiak…

 

4TI88dcLZLqKsE0FBm_RKvEEwrM753HSoVBM8t6m

                                   

Euskal wikilarien elkartearekin kolaborazioa

Egindako hiru oinezko martxetan argazki rallya egin da, parte hartzaileei beraien mugikor zein argazki kamerekin argazkiak ateratzera animatu zituzten antolakuntzatik.

Jasotako materialarekin, Uztailaren 3an editatoia antolatu zuen Agentziak Euskal Wikilarien elkartearen laguntzarekin. Saio praktiko honetan, jasotako argazkiak wikimediara nola igo ikasi dute partaideek.

 

GJI5u3HHnt3hranvbVfwxra4oPIWaxoh2cJivCtu