eu | es

Sakanako Ekonomia Sozialaren Topaketa, otsailaren 25an Dinabiden

Sakanako Ekonomia Sozialaren Topaketa, otsailaren 25an Dinabiden
2026ko otsailaren 4, asteazkena

Otsailaren 25an, 9:00etatik 11:00etara, Sakanako Ekonomia Sozialaren Topaketa egingo da Dinabiden (Irurtzun). Jardunaldia Sakanako Ekonomia Sozialaren Mahaia osatzen duten erakundeek antolatu dute, ekonomia sozialaren eredua eta haren eragina eskualdean ezagutarazteko eta indartzeko helburuarekin.

Topaketan zehar, ekonomia sozialaren arloan Sakana eskualdean lanean ari diren sare eta erakundeek beren jarduna aurkeztuko dute, baita gaur egun dituzten erronkak eta etorkizuneko lankidetza-aukerak ere. Bereziki, zaintzen arloan martxan dauden esperientziak ezagutzeko aukera eskainiko da, eskualdeko beharrei nola erantzuten zaien ikuspegi praktikotik aztertuz.

Jardunaldiaren azken zatian, parte-hartzaileek elkarlanean hausnartzeko eta trukerako gunea izango dute, interkooperazioaren bidez landu daitezkeen aukerak eta erronkak identifikatzeko asmoz.

Topaketa hau Sakanako Ekonomia Sozialaren Mahaia osatzen duten erakundeen arteko lankidetzaren emaitza da: ANEL, Olatukoop, REAS, EINA eta Sakanako Garapen Agentzia, besteak beste.

Eman izena:

https://meta.sakana.eus/index.php/apps/forms/s/oHkXJSB6XCk9xfEkbL3ntJGY 

Bilatzailea