Jardunaldiaren sarrera Javier Ollo, Altsasuko alkateak, egin zuen eta bertaratutako guztiei ongietorria eman zien.
Ondoren, Iker Manterola, Sakanako Garapen Agentziako koordinatzaileak, Sakanako industrialdeen egoerari buruz egindako azterketa aurkeztu zuen. Albistearen amaieran azterketa aurki daiteke.
Ondoren, Nasuvinsako zuzendari kudeatzaile Alberto Bayonak, erakundearen epe laburreko estrategia eta Sakanan aurreikusita dituzten inbertsio planak azaldu zituen.
Jarraian, Patricia Muñozek hartu zuen hitza, Nafarroako Gobernuko Industria Lurzoruko Ataleko buruak, eta xehetasunez azaldu zuen Nafarroako industrialdeentzako laguntzen funtzionamendua.
Eskualdean egiten ari diren ekimenen erakusgarri, Olaztiko alkate Joseba Vizuetek eta Irurtzungo alkate Aitor Larrazak herri bakoitzeko poligonoan egindako lana erakutsi zuten.
Josebak onartu zuen Arkinorruti industrialdea azpiegitura hobetzeko lehen fasean dagoela. Horretarako, funtsezkoa izan zen enpresek prozesu horretan parte hartzea, eta harreman hori indartzen saiatuko zirela, lankidetza-harreman publiko eta pribatu hori sendotuz azpimarratu zuen.
Aitorrek, bere aldetik, Erabidea poligonoa erosi, berrantolatu, berreraiki eta zaharberritzeko egindako lan guztia kontatu zuen. Gaur egun, industria guneak enpresa-jarduera osoa du eta Sakana mailako kudeaketa publiko gisa erreferentzia argia da.
Iker Manterolak Altsasuko Iortia kultur etxera hurbildu ziren hizlari eta bertaratutako guztiei eskerrak emanez itxi zuen eguna.
SITUACIÓN ACTUAL DE LOS POLIGONOS INDUSTRIALES DE SAKANA