eu | es

Sakanako mugikortasun-ohiturak ezagutzeko galdetegia

Sakanako mugikortasun-ohiturak ezagutzeko galdetegia
2026ko uztailaren 10, ostirala

Sakanako Garapen Agentziak herritarrei zuzendutako mugikortasun-galdetegia jarri du abian, ICONIC proiektuaren baitan. Helburua Sakanan bizi diren pertsonen eguneroko joan-etorriak eta mugikortasun-ohiturak ezagutzea da.

Nola mugitzen gara egunerokoan?

Galdetegiaren bidez jakin nahi da herritarrak nola joaten diren lanera, ikastetxera, erosketak egitera, osasun-zentroetara edo mediku-kontsultetara, baita eguneroko beste joan-etorri batzuk nola egiten dituzten ere.

Herritarren erantzunek Sakanako mugikortasun iraunkorreko estrategia diseinatzen lagunduko dute, eskualdeko biztanleen benetako beharretara egokituta.

Galdetegia anonimoa da eta minutu gutxi batzuk baino ez dira behar erantzuteko.

Bete galdetegia euskaraz

Sakanako Garapen Agentziak herritar guztiak parte hartzera eta galdetegia beren kontaktu eta taldeen artean zabaltzera animatzen ditu.

Bilatzailea