Sakanako eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailea ezagutaraztea eta horri lotutako ekimenak sustatzea helburu duen akordioa sinatu da Sakanako Garapen Agentzia, Olatukoop elkartea eta Arbizuko udalaren artean
2019tik hainbat elkarlan ekimen egin dira Sakanako Garapen Agentzia eta Olatukoop elkartearen artean, horien artean aipatzearren, ekonomia sozial eraldatzaileko ekintzailetza sustatzeko Koopfabrikak programa eta kooperatibak sortzeko ANELekin batera egindako bidelaguntzak.
Akordio honekin, Sakana2027 plan estrategikoaren jasotzen den ekonomia soziala sustatzeko helburuari bultzada berri bat eman nahi zaio.