Klima-aldaketaren eta emisioak murrizteko politiken testuinguruan, mugikortasuna aldatzen ari da. Datorren eredu berriaren ezaugarriak antzematen ari dira: mugikortasun iraunkorragoa, elektrifikatuagoa, ibilgailu pribatu gutxiago eta garraio publiko gehiago, garraio multimodala, mugikortasun aktiboa... Eta hori gutxi balitz bezala, hiriarteko garraioaren kasuan bulzada handia ematen ari zaio trenbideko garraioari.
Poltitika horren erakusgarri dira hartzen ari diren konpromisoak eta egiten ari diren proposamenak, besteak beste, Nafarroako Gobernuaren akordio programatikoan jasotzen den bezala, Iruñerriko tren-salgaien logistikan hobekuntzak egiteko eta Erriberan nodo logistiko berri bat eraikitzea aztertzeko konpromisoa. Horrez gain, aipagarriak baitaere, Adif-en aldetik trenbide-autobideak bultzatzeko asmoa; Nafarroako tren sozialaren aldeko plataformaren proposamena; eta Arabako Foru Aldundiak berriki adierazi duen Gasteiz eta Altsasu artean aldiriko tren bat martxan jartzeko borondatea.
Hori dela eta, Sakana2027 Plan Estrategikoaren erakunde sustatzaileok positibotzat jotzen ditugu trenaren alde egiten diren proposamen horiek guztiak, lurraldea kohesionatzeko elementuak diren aldetik. Beraz, eta Nafarroa modu ekitatiboan garatze aldera, beharrezko ikusten dugu planteatutako neurri horiek guztiak gure eskualdean ere gauzatzea. Izan ere, Sakanan potentzial handiko trenbide azpiegitura bat dugun arren, gure jendarteak eta industria sareak XXI. mendean dituen erronkei eta beharrei erantzuteko honek inbertsioak behar ditu.
Horregatik, dagozkion eskumenak kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuari Sakanarako benetako trenbide-estrategia bat definitzera bideratutako prozesu bat sustatu dezala eskatzen diogu. Estrategia hau epe ertainera egingarria eta lurraldearen beharrei erantzungo liekeena izanik, ezinbesteak eskualdeko eragile sozioekonomiko guztien adostasuna beharko luke.
Sakana landa-eskualdea da, baina aldi berean oso industrializatuta dago, eta beraz, gure herriek eta enpresek biziraungo badute, funtsezkoa izango da pertsonak eta salgaiak garraiatzeko bide egokiak izatea. Horregatik guztiagatik, gure ustez, bada garaia etorkizuneko ikuspegiarekin jardun eta lurraldearen garapen ekonomiko eta soziala, iraunkortasuna eta bizi-kalitatea bultzatuko dituen tren sare egoki baten aldeko elkarlana abiaraztekoa.
Sinatzaileak:
Aitor Larraza Carrera, Sakanako Mankomunitateko eta Sakanako Garapen Agentziaren lehendakaria.
Jose Julian Garciandia Pellejero, Sakanako Enpresen Elkarteko lehendakaria
Arantxa Arregi Alberro, Cederna-Garalur elkarteko lehendakaria