eu | es

Turismo Informatzaile Kontratazio Deialdia

Turismo Informatzaile Kontratazio Deialdia
2022ko ekainaren 13, astelehena
 
 
Deialdi honen helburua da turismo INFORMATZAILEA izateko lanpostu bat, lan araubidekoa, presako prozeduraz betetzea. Lanaldi osoa izanen du, eta bi hilabetez arituko da Uztailaren 01etik  Abuztuaren 31ra, Aralarko San Migel Santutegi aurreko zabalgunean kokatutako informazio puntuan lanean.
 
Izendatutako pertsonek hilabeteko probaldia pasatu beharko dute, kontratua sinatzen denetik aurrera kontatuta.
 
Honako hauek izango dira kontratatuaren eginkizunak:
 
Sakanako Garapen Agentziaren Turismo teknikariaren ardurapean, Turismo informazio gunearen kudeaketa. Besteak beste, honako hauek:
 
- Bisitariei harrera eta informazioa.
- Informazio eta datuen bilketa, eguneratze eta tratamendua.
- Aralar eremuaren erabilera publikoaren inguruko aholkularitza ematea.
- Zonaldeko (Aralar, Sakana eta Plazaola) zerbitzu eta turismoaren inguruko informazioa.
- Bisitarien kontrola: estatistikak, galdeketak eta oinarrizko datuen erregistroa (jatorria, nola bidaiatzen duten eta bisitaren zergatia).
- Turismoari loturiko jardueretan Turismo arduradunari laguntza.
- Bisita gidatuen jardueratan natur gunearen informazio eta zabalkundean arduradunari laguntza
- Material turistikoaren bilketa eta kudeaketa.
- Bisitarien zenbaketa puntualak.
 
Ikusi deialdiaren oinarriak hemen.

Bilatzailea