eu | es

Urrats handia eraldaketa digitala bultzatzeko. DINABIDE Coworking gunea irekiko dugu.

Urrats handia eraldaketa digitala bultzatzeko. DINABIDE Coworking gunea irekiko dugu.
2019ko urriaren 21, astelehena

Azarotik aurrera, DINABIDE Coworking Gunea erabili ahal izango dute bere proiektu profesionala bertan martxan jarri nahi duten erabiltzaile guztiek.  Garai batean Irurtzungo INASArenak izandako bulegoetan dago, Irurtzungo Udalak eta Nasuvinsak zaharberrituta. Autonomo, enpresa eta ekintzaileei zuzenduta dago, eraldaketa digitala bultzatzera bideratutako produktuak, zerbitzuak edo negozio-ideiak garatu ditzaten, eta horretarako, Coworking Tailerrean dagoen teknologia erabili ahal izango dute:  fabrikazio gehigarriko unitate bat, polimeroen gehigarrien hiru inprimagailu, eskaner bat, errealitate areagotuko betaurrekoak eta robot kolaboratibo bat dituena.  Ekipamendu hori bakarra da Nafarroako Foru Komunitatean, eta Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomikorako Departamentuaren Eskualdeak Suspertzeko Planetarako deialdiaren bidez finantzatu da.  

Coworking Gunean 16 pertsonak lan egiteko tokia dago, eta zerbitzu hauek ditu: Interneterako sarbidea, erreprografia-zerbitzuak, prestakuntza- eta bilera-gela, proiektagailu eta pantailaz hornitua, kutxatilategia eta office txiki bat. Gunea hiru modutara erabil daiteke:  lanaldi osoan, lanaldi erdian eta 5 eguneko bonoak erosita. Hainbat preziotako bonoak daude eta denak ere arrazoizko moduan eros daitezke. Era berean, enpresa sortu berriei deskontuak egingo zaizkie.  
Coworkerrek tutoretza- eta aholkularitza-zerbitzuak ere erabili ahal izango dituzte, Ceinen, Anelen edo Cederna Garalurren eskutik. Zerbitzu horiek Sodena bidez finantzatzeko aukera izango dute.

DINABIDE Coworking Gunearen helburua da berrikuntza-komunitate bat sortzea, 4.0 teknologietan aditua izan eta eskualdearen beharrei erantzungo diena.

Etorkizunari begirako hurrengo urratsa ekipamenduaren ezagutzan eta erabileran oinarritutako prestakuntza eskaintzea da, eta horretarako, Nafarroako Industria Fundazioaren eta Nafarroako Ingeniarien Elkargoaren laguntza izango dute.

Sakanako Garapen Agentzia dagoeneko hasia da lehen proiektuak jasotzen, eta bera arduratuko da gunea dinamizatu eta kudeatzeaz. 

Dinabide coworking