eu | es

Wikipediaren bidez #SakanaDigitala sustatzen

Wikipediaren bidez #SakanaDigitala sustatzen
2020ko maiatzaren 20, asteazkena

                                    

Aurreko urtean Sakanako Garapen Agentziaren eta Euskal Wikilarien elkartearen laguntzarekin, Uharte Arakil eta Urdiaingo ikastetxe publikoek eta Iņigo Aritza ikastolak hezkuntza sisteman wikipediaren bidez gaitasun digitalak lantzeko ekimen pilotua abian jarri zutenParte-hartzaileen balorazioa oso positiboa izanik eta kultur eragileen artean sortutako interesa kontuan harturik, aurten ekimenari jarraipena ematea erabaki da.

Itxialdi garaian ikusi ahal izan dugun bezala, informazio eta komunikazio teknologiak erabat barneratuak ditugu gure egunerokoan. Horregatik, teknologia horiek modu kritiko eta seguruan erabiltzen jakitea gero eta beharrezkoagoa gertatzen zaigu bizitzaren arlo guztietan.

Horretarako, #SakanaDigitala lan ildoaren baitako #Sakanapedia ekimenak hezkuntzan jarraipena izateaz gain Sakanako herritarrengana zabalduz, beste aurrerapauso txiki bat eman nahi du aurtengoan. Aurreko urteko helburu berberak mantenduz, hezkuntz komunitate guztiari (eskola-ikastola/herritarrak) ireki nahi zaio Sakanako ondarea eta gaitasun digitalak sustatzeko ekimen hau.

 

 

                                                              

 

 

 

 

Lehen fase honetan, hezkuntzako eragileek wikipediak hezkuntza arloan duen potentziala eta aurreko urtean ekimenean parte hartu zuten eragileen esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Horretarako, maiatzaren 27an arratsaldeko 5 etan hasita, on-line hitzaldia izango da “wikipedia, sakandarron ondare digital komunala”. Hitzaldia https://meet.jit.si/sakanapedia helbidean izango da eta bertan parte hartzeko aukeraz gain, Sakanako Garapen Agentziaren youtube kanalean ere zuzenean ikusteko aukera izango da.

                                      

 

 

                                        

 

                                                          

 

Bigarren fasean berriz, interesa agertu duten hezkuntz eta kultur eragileei wikipedia erabiliz datorren ikasturtean zehar proiektu zehatz bat gauzatzeko aholkularitza, bidelaguntza eta formakuntza eskainiko zaie. Egitasmoak zehazte aldera, interesa duen oro galdetegi hau betetzera gonbidatzen dugu .

Ekimen hau Sakanako Plan Estrategikoaren baitan kokatzen da eta Nafarroako Gobernuaren babesa du Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez.

 

 

                                                                                 

                                                                                                             

Bilatzailea