eu | es

Belardi

Helburua:
Belardi elkartea 2016. urtean sortu zen, abeltzain eta nekazarien beharrak eta kezkak modu egituratuagoan gizarteratzeko. Helburua sektorea artikulatzea, Sakanan ekoizpen eta elikadura agroekologikoa bultzatzea eta gizarte mailan lehenengo sektorearen jasangarritasunaren aldeko burujabetasuna zabaltzea da, inguruko baliabide naturalak errespetatzen dituen eta ustiategi txikien duintasuna eta errentagarritasuna bermatzen dituen eredu baten alde eginez.

Parte hartzaileak:
Sakanako ekoizle txikiak, laborantza eredu jasangarriaren aldeko apostua egiten dutenak eta haien ekoizpenak modu artisauan eraldatu eta zuzenean saltzen dituztenak.

Belardi talde irekia da eta parte hartzea Sakanako abeltzain zein nekazari guztiei irekitzen zaie.

Emaitzak:
Hainbat proiekturen bultzatzaile eta protagonista da Belardi, hala nola, Amalurra eta Irurztungo Ganadu azoken berreskurapena, Dastatu Sakana markaren sortzaileak, etab.

Belardi

Bilatzailea