eu | es

Bozkatu Sakana Sarietarako hautagaitza bat!

Herritarrek hautagaiak proposatzeko epea amaitu ondoren hauek dira jaso diren ekimenak:



propuesta 1 - ALTSASU AUZOLANEAN ERAIKIZ ELKARTEA

ALTSASU AUZOLANEAN ERAIKIZ ELKARTEA

https://www.noticiasdenavarra.com/navarra/sakanaleitzaldea/2021/10/21/altsasu-auzolanean-eraikiz-retoma-trabajo/1192594.html

Zergatik merezi dute saria?

2016an Altsasun sortutako elkartea. Sorreran herri bazkaria auzolanean antolatzea zuen helburu. Denborarekin, auzolanaren ikuspegiarekin jarraituz, beste arlo batzuetan eragin positiboa izateko ekimenak bultzatu ditu, azkenengoa Altsasuko komunaleko gune batzuk garbitzea.


propuesta 2 - ARAKILGO BIOANIZTASUNAREN ZAINTZA SAREA

ARAKILGO BIOANIZTASUNAREN ZAINTZA SAREA

https://ecoblog.mcp.es/l4r/la-red-de-custodia-de-semillas-del-valle-de-arakil/

Zergatik merezi dute saria?

Arakilgo eta inguruko tokiko nekazal barietateen berreskurapen proiektuaren harira sortutako ekimena. Arakilen eta inguruko herrietan bertako nekazal barietateak bildu eta mantentzeko proiektua da eta 50 bat herritarrez eta nekazariz osatuta dago. Hazi banku deszentralizatu baten antzera funtzionatzen du eta hainbat tailer eta formakuntza saio antolatu ditu. Haziei loturiko bioaniztasun ondarea eta horiei loturiko ondare kulturala mantentzeaz gain, hazi horiek nekazaritza ekoizpenerako berreskuratzea du helburu.


propuesta 3 - BAIKOR WORLDWIDE

BAIKOR WORLDWIDE

http://www.baikorworldwide.com/empresa

Zergatik merezi dute saria?

Beraien horniketa katean Sakanako hornitzaileak bereziki kontuan hartzeagatik eta lanpostu berrietarako eskaintzen duen formakuntzagatik.


propuesta 4 - BIAK BAT

BIAK BAT

https://biakbat.eus

Zergatik merezi dute saria?

Biak bat irabazi gabeko elkarteak 2011an sortu zenetik dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi kalitatea eta ongizatea lantzen ditu animalien harremantzearen bidez. Pertsonekin egiten duten lan bikaina saritzeko proposatzen da ekimena. 3 pertsonez osatutako lantalde profesionalak Sakana guztian eskaintzen ditu bere zerbitzuak eta Nafarroa eta Estatu mailan erreferente bilakatu dira.


propuesta 5 - GUAIXE ASTEKARIA

GUAIXE ASTEKARIA

https://guaixe.eus

Zergatik merezi dute saria?

Guaixe astekaria eta komunikabidea da,  25 urte baino gehiago daramatza Sakana batzen, eta eskualde guztian ezaguna da. Dinamismoa eta erresilentzia gaitasuna du, izan ere, etorkizuneko erronkei aurre egiten dio, etengabe, dituen baliabide eskasekin. Guaixe aniztasuna da, sakandarren isla izatea bilatzen du bere hedabideekin. Sakanako jende askok parte hartzen du eta parte hartu du modu batean edo bestean proiektuan.


propuesta 6 - PIKUXAR ELKARTEA

PIKUXAR ELKARTEA

https://guaixe.eus/irurtzun/1634836602685-majo-asko-mustu-dute-pikuxar-elkartea

Zergatik merezi dute saria?

Pikuxar elkarteak herrigintza, kulturgintza eta euskararen alorrean lanean urteak daramatza eta Irurtzun inguruan erreferentea bilakatu da bertan antolatzen diren jarduera ezberdinengatik. Bestetik, aurten eraikin berria ireki da eta egin den obraren zati handi bat auzolanean egindakoa da. Eraldaketa honen ondorioz, herriaren erdialdeak beste egitura bat izatea lortu da, plaza berri batekin eta gune irekiago batekin.


propuesta 7 - TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEA

TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEA

https://trikutrail.com/es/inicio/#pll_switcher

Zergatik merezi dute saria?

Sakanako mendi lasterketen artean berriena da eta denbora gutxian maila gorenean jartzea lortu dute. Talde motore txiki bat izateaz gain, auzolanean aritzen diren herritar askorei esker da posible proba aurrera ateratzea. Sakanan Trail Estazio bat sortzea proposatu zutenak ere hauek izan ziren.


Bilatzailea