Helburua:
Hornidura sare moduko ponpaketa sistemetan aplikatu daitezkeen, lineako turbina baten bidez sormen sistema hidrauliko eta super kondentsadoreen bitartez banaturiko ponpaketan oinarrituriko bilketa hibridoko soluzio baten garapen proiektua du helburu. Sistema honek zuzeneko aplikazioa du mikrosareetan, nahiz sare hauek konektatuta, edo isolatuak izan.
Parte hartzaileak:
Sakanako 5 ETTE-k osaturiko kontsortzioa, eta Zentro Teknologiko bat. Eseki, Talleres Arania, Permagsa, Ingenieria Iradi, Nafarkoop eta Nilsa, eta Cener.
Deskribapena:
Super kondentsadoreen bitartez banaturiko ponpaketan oinarrituriko bilketa hibrido baten soluzioa proposatzen da. Super kondentsadoreen dinamika lasterrari esker, ponpaketaren erantzun motela osatzea posible da kudeaketa estrategia egoki bat garatu ezkero, honela bi bilketa sistemen artean sorturiko sinergiak modu optimoan aprobetxatu daitezkelarik. Super kondentsadore horiek bihurgailu fotoboltaiko batean integratzen direnean, landa mikrosareetara orientaturiko aplikazioa izan dezaken diziplina anitzeko ekipoa lortzen da. Honek, modu honetako soluzio masiboen txertaketa indartzen du, bai teknikoki, eta baita ekonomikoki ere bideragarri egiten baitu bi teknologien funtzioak sistema bakar batean konbinatzeak.
Horretaz gain, Hornidura sare moduko ponpaketa sistemetan aplikatu daitezkeen, lineako turbina baten bidez sormen sistema hidrauliko baten garapena gehitu nahi da aurrez desbrikaturiko soluzio horren lagungarri. Uraren kanalizazioan aurkitzen diren presio ezberdintasunetan oinarritzen da operazio honen printzipioa, zeina, egun bero forman xahutzen den hori eta algoritmo batzuen garapenaren ondorioz, aprobetxamendu energetiko egoki baten kontrola posible egin nahi duena.
Egoera:
2019an amaitzen da.
Emaitzak: