Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) % 65eko baterako finantzaketa dauka, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren bidez (POCTEFA 2021-2027). POCTEFA programa europarraren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Mugaz gaindiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jarduerak garatzen laguntzen du, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategien bidez.
Gaur egungo testuinguru sozioekonomikoaren errealitateak zailtzen du enpresek banaka erantzutea sortzen zaizkien erronkei. Erakundeen lehiakortasuna hobetzeko, merkatuan duten posizionamendua indartzeko, teknologia berriak integratzeko eta balio-proposamenean berritzeko, besteak beste, beste erakunde batzuekiko lankidetza beharrezkoa izanen da. EBk produktuen kategoria espezifikoetarako diseinu ekologikoaren eskakizunen esparru bat ezartzen duen proposamen bat lantzen ari da, produktuen zirkularitatea, energia-errendimendua eta ingurumen-iraunkortasunaren beste alderdi batzuk hobetzeko helburuarekin. Orduan, Produktuaren Pasaporte Digitala (PDP) tresna sendoa bihurtzen da gardentasuna sustatzeko eta zirkularitatea ahalbidetzeko; izan ere, enpresei beren produktuen jarraipena egiteko modu erraz bat eskaintzen die, ekoizpenetik hasi eta bizi-amaierara arte, eta, horri esker, beren produktuen eta zerbitzuen kudeaketaren eraginkortasuna hobetu ahal izango dute. Ondorioz, proiektu honek trantsizio bikoitzaren arloan (digitala eta berdea, lankidetzaren ikuspegitik) enpresei eskatzen zaien lehiakortasun-eraldaketako prozesuaren gakoak ditu ardatz. Handik, aldaketa-prozesu horri ekiteko erakundeek eskuratu eta garatu behar dituzten konpetentzietan sakonduko da, baita haien hedapen estrategikoaren definizioan ere. Proiektuan zehar, PDPn 100 enpresa baino gehiago iristea eta prestatzea espero da, 30 enpresari laguntzea beren erakundean PDP ezartzeko ibilbide-orria garatzen, eta PDP inplementatzen hastea partzuergoko 2 enpresa kideetan, beste enpresendako adibide gisa izateko. Proiektu honek Euskal Autonomia Erkidegoko, Pirinio Atlantikoetako eta Nafarroako ehungintzako, altzarigintzako eta nekazaritzako sektoreen balio-kateak izango ditu ardatz, eta beste eskualde batzuetako enpresetan kopiatu ahal izateko oinarriak eta metodologiak ezarriko ditu.
Hiru urtetan zehar (2023-2025), Europar Batasunak produktuaren pasaporte digitala ezartzeko eta lurraldera egokitzeko bete beharreko jarraibideak eta baldintzak aztertuko dira, eta, ondoren, eraldaketa digitalerako enpresei laguntza eta aholkularitza aditua emango zaie, proiektuaren bazkide diren bi enpresekin proiektu pilotu bat burutuz.
Lankidetza 8 erakundek, 2 herrialdek eta 3 eskualdek osatzen dute, aurrekari, gaitasun, trebetasun eta baliabide desberdinak eta osagarriak dituztenak.
LURRALDE-ERAKUNDEAK.
IN ZENTROAK.
Proiektu pilotu lagundurako eta pertsonalizaturako ENPRESAK: