eu | es

Elikadura

Sakanan abeltzaintza eta nekazaritza oso garrantzitsuak izan dira historikoki. Zonaldeko aktibitate ekonomikoan pisua eukitzeaz gain, gaur egun dugun paisaia egituratzen lagundu, lurralde eta baliabideen antolamendua zehaztu dituzte eta kultura eta identitatearen oinarritako bat izan dira. Landa eremua, elikagai eta lehengai ekoizle hutsa izateteaz gain, kalitatera eta naturara lotutako produktuen ekoizle ere bada, landa eremuarekiko atxikimendua bezalako baloreak eskaintzen dituena.Joera honek,gizartea nekazaritza landara hurbiltzea dakar, kontsumo eta aisialdi ohitura berriak hedatuz, landa eremuen despopulatze arazoari eta lur sailen uzteari aurre egiteko aukera ematen dutelarik, eta baita lehen sektorean eta elikaduran aktibitatea sortzeko edo hedatzeko ere, bertako produktuei balio erantsia emanez eta eskualdean aberastasuna sortuz.

Lehenengo sektorea, beraz, multifuntzionala eta estrategikoa da, tokian tokiko ekoizpen sistemak jotzen bait dira epe luzerako ekonomia sostenguko bermetzat, bai eta aldaketa klimatikoaren kontrako neurritzat. Ekoizpen sistema hauen erabilerak, non baliabide propioei balio erantsia ematen zaien, lehiakortasunean abantaila bat ematen du eta gainera produktua eskualdera lotuta geratzen da. Honela, produktuak dibertsifikatzeko ahalmenak eta aukerak sortzen dira, produktuei balio erantsi handiagoa emanez, lurraldeari aberastasun handiagoa ekarriz eta kontsumo portaera berriei egokitutako aktibitate ekonomiko berriak edo daudenak handitzeko aukera emanez.

LAN ILDOAK:

  • Abeltzain eta nekazal ustiategiak ekonomikoki, sozialki eta ingurumen aldetik sostengarria den eredu baterantz bideratu
  • Baliabide publikoen kudeaketa
  • Tokiko elikadura sistema bultzatu
  • Etengabeko formakuntza

PROIEKTU ESANGURATSUAK:

Albiste erlazionatuak

Bilatzailea