eu | es

Enpresei, autonomoei eta ekintzaileei

Eskualdeko Enpresei zuzendutako zerbitzuek lau helburu hauek dituzte:

  • Berrikuntza eta lehiakortasun mailan eragitea, horretarako eraldaketa digitalean babes eta bidelaguntza emanez bereziki.
  • Enpresen errealitatea hobeto ezagutuz, zerbitzu egoki eta balio altukoak eskaintzea.
  • Eskualdeko enpresen arteko ezagutza eta harremanak indartzea.
  • Eskualdeko enpresen arteko lankidetza bultzatzea.

Bitartekaritza lan honetan, enpresen beharrizan potentzialak identifikatu nahi dira, ondoren eragile ekonomiko ezberdinen bidez gogobetzea helburu izanik.

 

Ekintzaile eta telelangileei:

Dinabide koworkinga: ekipamentu eta zerbitzu guztiak eskaintzen ditu. Lanerako beharrezko azpiegitura guztiaz gain, bidelaguntza zerbitzu gehigarriak barne biltzen dira.

Zure ekimena indartu eta abiarazteko leku egokia!

Utzuganeko telelan partekaturako gunea: partekatutako oinarrizko lan-espazioa, erabiltzaileek autokudeatua eta zerbitzu gehigarririk gabekoa.

Telelana etxebizitzatik kanpo eginaz, lana eta bizitza orekatzeko zure espazioa

DINABIDE

UTZUGANE                

Bilatzailea