Sakanako Plan Estrategikoaren ezarpenak eskualdeko eragile guztien lerrokatzea eta inplikazioa nahitaezkoak dira, baita maila desberdinetan lankidetzarako espazioak artikulatzea ere.
Horretarako, Garapen Agentziaren jarraipen eta dinamizaziopean, izaera sistemikoa duen antolaketa arkitektura eraiki da: administrazio publikoen, enpresen, sindikatuen, hezkuntza, gizarte eta beste erakunde batzuen eta gizartearen parte-hartzea sustatuz, horretarako tresnak sortuz eta ekintzak gauzatzeko baliabideak erakarriz; garatutako ekimenak ebaluatuz; hausnarketa estrategikoa modu bateratuan sustatuz eta bideratuz; lankidetza, konfiantza, elkarrekikotasuna (kapital soziala), akordioak, erlazioaren dentsitatea (kapital interaktiboa), sormen gaitasuna, ekintzailetza, berrikuntza eta indar endogenoak sendotuz eta aktibatuz; eta elkarlan sareen bidez gizarte ikaskuntza sustatuz, ekintza eta aplikazio prozesuak hobetu asmoz.
HELBURUA:
Eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetza dinamika sortzea.
PROIEKTU ESANGURATSUAK