Helburuak:
Kanpaina honen helburu nagusiak hurrengo hauek dira:
Deskribapena:
Sakanako dendarien batez besteko adina altua dela ikusita eta denda askok hurrengo urteetan zehar ixteko intentzioa adierazi dutelarik, komertzioen eskualdatzea bultzatzeko beharra detektatu da. Gainera, dendari askok eskualdaketa prozesuan laguntzeko joera erakutsi dute. Beraz, herrietako eskaintza komertziala mantentzeko eta berritzeko ezinbestekoa da negozio hauen jarraikortasuna, herri txikienetako elikadura dendek berebiziko garrantzia hartzen dutelarik. Heldu Komertzioari! Ekimenaren helburua, leloak dioen bezala, herritarrok eta gizarteak komertzioari heltzearen garrantzia plazaratzea da, bai gure kontsumo ohituren aldetik eta baita negozioei jarraikortasuna emateko orduan ere, horretarako eskualdean ditugun baliabideak eskuragarri jarriz: denda eta entitateentzako dirulaguntzei buruzko informazioa eman, ekintzailetzarako aukerak eta laguntza ezagutarazi, komertzioen erreleborako tresnak,
Egoera:
Egiten
Emaitzak:
Proiektu honen bitartez, epe motzean denda ixteko intentzioa adierazi duten komertzioak bisitatu dira eta elkarrizketatu dira. Haien beharrak eta kezkak jaso eta haien esku dauden baliabideei buruzko informazioa eman zaie. Gainera, Cederna Garalurren eskutik ekintzaile potentzialak identifikatzeko eta erreleborako aukerak komunikatzeko lana egingo da.