
Informazio osorako, kontsultatu ICONICen web gunea: https://www.interregeurope.eu/iconic
ICONIC Europako ekimen bat da, mugikortasun jasangarriaren plangintza eta finantzaketa hobetzea helburu duena.
Bere xedea argia da: mugikortasuna intermodala, inklusiboa eta pertsona guztientzat irisgarria izatea.
1.659.328 €-ko aurrekontuarekin, proiektua Interreg Europe programaren bidez finantzatua dago. Guztizko kostuaren %80a (1.327.462 €) Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) jartzen du, eta gainerako %20a (331.866 €) bazkideen ekarpenen bidez osatzen da. Proiektuak 4 urteko iraupena izango du: 2025eko maiatzaren 1etik 2029ko uztailaren 31ra arte.

Gaur egungo testuinguru sozioekonomikoek, hala nola aldaketa demografikoak, landa-eremuetako deskonexioak, arrakala digitalaren handitzeak edo Europar Batasunaren helburu klimatikoak betetzeko premia larriek, zaildu egiten dute mugikortasun jasangarriaren plangintza eskualde askotan.
Premiazkoa da auto pribatuarekiko menpekotasuna gainditzea eta intermodalitatea sustatzea, aldi berean inor atzean gera ez dadin bermatuz, adin guztietako pertsonak barne, desgaitasun fisiko edo kognitiboak dituztenak, edo gaitasun digital urrikoak direnak ere bai.
Horregatik, ICONIC proiektuak intermodalitate inklusiboaren estandarrak ezarri eta praktikan jartzea bilatzen du, honako helburu hauen bidez:
.png)
Zazpi eskualde-bazkidek ICONICen parte hartzen dute mugikortasunaren plangintza hobetzeko, elkarrekiko ikaskuntzaren eta konponbide partekatuen bidez:
Bazkideek esperientzia eta gaitasun anitzak ekarriko dituzte ikaskuntza eta truke prozesu bateratu batean, helburu nagusia izanik estandarrak eta irizpide komunak ezartzea, intermodalitate inklusibo eta benetan jasangarria sendotzeko parte hartzen duten lurralde guztietan.
Diagnostikoa
Sakanako mugikortasunaren egungo egoeraren argazki zehatza emango duen azterketa sakona egitea, abiapuntu gisa.
Plangintza
Diagnostikoa egin ondoren, hurrengo urratsa izango da ibilbide-orria planifikatzea, Sakanarako mugikortasun-plan bat prestatuz eta epe laburrean martxan jarriz, esperientzia pilotu gisa balioko duena.
ICONIC bere hasierako fasean dago. Proiektuaren garapenean zehar, honako jarduera-ildoak garatuko dira: