Eskualdean pisu gehien duen sektorea Industria-rena da, bai balio erantsiaz eta baita enpleguari buruz hitz egiten dugunean. Aldi berean ordea, krisiak gehien eragin duen sektorea da.
Zonaldeko berregituraketa eta ekonomia lehiakortasuna, (hein handi batean) sektore honetan oinarritzen da, izan ere, lurraldeko produkzio ereduen aldaketak existitzen den produkzio ehunaren bitartez lagunduak izan behar dute.
Sektore honetako enpresak, ezinbesteko paper garrantzitsua jokatzen dute eskualdearen garapenean, baita, I+G+B zein balio erantsi altuko aktibitateetan eta eskualdeko espezializazio adimentsuaren identifikazio eta garapenean.. Aldi berean, enpresen egitekoa oso esanguratsua da enpresen arteko elkarlan sareen eraketetan, zentzu hauetako praktiken ezarpenetan, kudeaketa eredu berritzaile eta efizientzien formetan, internazionalizazioan edota enpresa ehunaren dibertsifikazioan.
Bezeroen aurrean zerbitzu pertsonalizatu bat ematen duten enpresa horiek, produktu estandarizatuak dituzten enpresa horiek baino lehiakorragoak dira. Era berean, beraien merkatu berean berdina produzitzen duten eta elkarrekin lehiatzen dutenak baino indartsuagoak dira, modu horretan enpresa hau deslokalizazio aukerak murriztuaz.
Lehiakortasun mugagabeak, kalitate handiko produktu eta zerbitzuak eskaintzera behartzen du enpresa bi arrazoiengatik; alde batetik, balio erantsi altuko gero eta konplexutasun handiagoa duen zerbitzu baten mantentzea eta berritzea eskatzen duelako. Eta bestetik, zerbitzu enpresak gero eta garrantzia handiagoa izango baitute enpresen lehiakortasunerako. Adibidez, ingeniaritza, marketing, kalitate kudeaketa, giza baliabide kudeaketa, informatika zerbitzuak…zerbitzu behar hauek.
LAN ILDOAK:
PROIEKTU ESANGURATSUAK: