Koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko, Sakanako enpresa eta autonomoen bidelagun izango nahi dugu.
Epidemiaren zabalkundea sahiesteko zailtasunek neurri bereziak ezartzera behartu ditu erakunde publikoak eta horrek ekarri duen geldialdi ekonomikoarekin batera, kontziente gara herritarrengan eta eskualdeko eragile sozial eta ekonomikoengan zaurgarritasun egoera handitu dela eta ziurgabetasun egoera areagotu.
Horregatik, Sakanako Garapen Agentziatik beste administrazioekin elkarlanean, erakunde publikoetatik eskaintzen diren laguntza ezberdinen inguruko informazio eguneratua eta ulergarria eskainiko dugu.
IKUSI Laneko arriskuen prebentziorako gomendioak
Era berean, eskualdeko erakunde publikoen arreta zerbitzu zentralizatu eta telematikoa prestatu dugu autónomo eta ETEentzat. Zerbitzu honen helburua problematika zehatzak jaso eta eskumena duten erakundeei informazio hori helaraztea da. Denbora honetan zuen mezuei erantzungo diegu eta lan-taldeko teknikariekin koordinatuko gara ahalik eta irtenbiderik egokiena eskaintzen saiatuko gara.
647 86 42 39
Altsasu : TRIBUTU ETA PREZIO PUBLIKOEN KUDEAKETA SISTEMA BERRIA
Horrez gain, galdetegi labur hau sortu dugu zure behar zehatzari modu eraginkorragoan erantzuteko: