eu | es

Komertzioa

Tokiko merkataritza landaguneetan erosguneak baino askoz gehiago dira, herrien bizi kalitateari lotutako oinarrizko zerbitzuak dira, herritarren sozializazioa sustatzeko eta komunitateen gizarte-ehuna indartzeko funtsezko elementua da.

Sakanako tokiko merkataritzak, Nafarroako besta eskualdeetan bezala, aldaketa handiak jasan ditu hainbat faktoreren ondorioz: lehia globala, on-line salmenten gorakada, kontsumo eta mugikortasun ereduen aldaketak ... Egoera berri honen aurrean, herrietako bizi kalitatea mantentzeko tokiko merkataritzaren egokitzapena eta biziberritzea lehen mailako elementu bilakatu da.

Erronka honi erantzuteko, sektoreko eragileekin lankidetzan, txikizkako merkataritzaren egokitzea eta herritarren sentsibilizazioa ardatz dituen ekimenak garatzen dira.

LAN ILDOAK:

  • Ekintzailetza eta belaunaldi-aldaketa
  • Gizarteko eragile eta beste sektoreekin sinergiak eta elkarlana
  • Formakuntza, egokitze eta berrikuntzaren bidetik Tokiko komertzioaren konpetitibitate hobekuntza

Sakana2027 plan estrategiko berrian onartutako gobernantza ereduan adostu bezala, komertzio lantaldearen dinamizazio eta idazkaritza lanak Cederna-Garalur elkarteak bere gain hartu ditu.

 

PROIEKTU ESANGURATSUAK:

Albiste erlazionatuak

Bilatzailea