Helburua:
Banatutako ponpaketa bidezko bilketa batean oinarrituriko energia berriztagarria sortzeko udal mikrosare baten sorrera.
Parte hartzaileak:
Lizarragako Kontzejua eta Eseki.
Deskribapena:
Lizarraga, Urbasako Mendizerraren behealdean aurkitzen den 200 herritarreko kontzejua da, eta herrira arte ura garraiatzeko prest zeuden erabiltzen ez ziren hodi bideaz konektaturiko ur depositu bat zegoen bertan. Kasua aztertu zen eta bideragarritzat jo zen ur depositu berri bat eratzeko aukera, hau beherago kokatuko zen, originaletik 1km ingurura. Sakanako mikrosareak 100m ko altura diferentzia eta bide horretan ematen den energia potentziala erabiltzen dituzte depositu batetik besterako transferentziarekin sortzen den energia biltegiratzeko.
Sistema hau aitzindaria da estatu mailan eta honek, Lizarraga sormen energetikoaren entitate lokal berritzaile bihurtzen du. Honek berak, Eseki enpresari 2019ko, GENERA, Energia eta Ingurugiroko feria internazionaleko, Berrikuntza Galeriako onarpenerako balio izan dio. Mikrosarea, Eseki-rentzat estatu espainiarreko beste 20 proiekturekin batera hautatua izan da efizientzia energetikoa eta energia berriztagarrien inguruan eginiko ekarpenengatik. Aldi berean, Lizarragako Kontzejuak ere 2º sari bat lortu du, “Jose Ignacio Sanz Arbizu”, Tokiko Garapen Iraunkorren inguruko Praktika Onen saria.
Egoera:
Funtzionamenduan.
Emaitzak:
Eskualde bateko eta inguruko baliabideen bitartez energia iraunkor alternatiboen bideragarritasuna frogatu, udal eta enpresen eredu energetikoa aldatzeko helburuarekin.