Helburua:
Sakanako Ondare Komunalak balorean jartzea eta hauen kudeaketarako eredu berritzaile eta baliagarriak bilatzea, non eta herritarren partehartze eta inplikazio maila sakonagoak bilatzen diren.
Deskribapena:
Elikadura arloan, Sakanako lur komunalen kudeaketa puntu garrantzitsu bat da. Izan ere, arlo askotan eragina duen gaia da: lehen sektorearen garapenean eragin zuzena du, baita instalazio berrien bideragarritasunean edo erreleboan eta beraz, lanpostu berrien sorreran ere; eredu sostengarrietan oinarritutako kalitatezko produktuen ekoizpenean, paisaiak, bionaiztasuna, ohiturak eta kultura errespetatzen eta mantentzen duen eredu baten sostenguan eta, azken finean, horrek eskualdearentzako duen garrantzi ekomoniko eta turistikoan.
Egoera:
Prozesuan
Emaitzak:
Sakanako lur komunalei buruz hainbat azterketa egin dira azkeneko urteetan zehar; horren adibide dira autore desberdinen publikazioak bai eta Sakana Garapen Agentziak egindako gerturapen lanak ere; 2015ean Sakanako lur komunalak azterketa, adibidez, edo 2016an udalerri guztien ordenantzen inguruan egindako azterketa. Beraz, lan hauei esker, gaur egungo egoeraren ikuspegi orokor bat eduki dezakegu eta, horrela, analisi sakonagoak egin bai eta ekintza zehatzak proposatu edo bultzatu udalen iniziatiben arabera.