2008: krisia eta langabezia
2008ko krisiak eragin handia izan zuen Sakanako eskualdean, eta langabeziak modu nabarmenean gora eginez, 2008ko % 9.33tik, 2013ko martxoan goia jo eta % 26ra iritsi arte. Gizarte-krisi baten aurrean, Sakana aldarri baten inguruan bildu zen: Sakanan bizi eta lan.
Erantzuna: Krisi-mahaia
Egoera horren aurrean, 2011n Abian plataformak egindako deiari erantzunez Sakanako gizarteak Krisi Mahaia eratu zuen: aldi baterako hausnarketarako espazio partekatua, Sakanako eragile sozial eta politiko guztien artean adostutako erantzun bat artikulatzeko helburua zuena. Bertan, ekintza zehaztzez osatutako gutxienezko akordio bat lortu zen, batzuk sakanako eragileei zegozkienak eta beste batzuk aldiz Nafarroako Gobernuari zegozkionak.
Tresna: Sakanako Garapen Agentzia
Krisi-mahaiaren akordioaren puntuetako bat, Sakanako garapen ekonomiko eta sozialerako tresna bat sortzea zen. Eskaera horri erantzunez, Sakanako Mankomunitateak Sakanako Garapen Agentzia martxan jarri zuen.
Ibilbide-orria: Sakanako Plan Estrategikoa
Sakanako Garapen Agentziari Krisi Mahaiaren akordioaren beste puntu bati forma ematea agindu zitzaion: Sakanako Plan Estrategikoa. Ikuspegi sozialetik, ingurumenetik eta ekonomiatik iraunkorrak liratekeen lanpostuak sortu eta mantentzeko baldintzak sortzea helburu izanik, prozesu partehartzaile baten bidez hori gauzatzeko estrategia eta gobernantza eredua adostu zituzten Sakanako eragile sozioekonomikoek. Bere onarpenetik planak hainbat aldaketa eta eguneratze izan ditu: