Sakanako Plan Estrategikoa behin betiko dokumentu itxia baino Sakana eskualdeak arlo sozioekonomikoan jarritako helburuetara iristeko bideorri edo mapa da, ibiliaren ibiliz, deskubritzen digutun eremu eta erronka berrietara egokitu beharko duen dokumentu bizia.
Sakanako Behatoki Sozioekonomikoaren 2022ko azaroaren 24ko bileran, Sakana 2027 Plan Estrategikoaren behin betiko onarpena egin zen. Planak ondorengo dokumentuak barne biltzen ditu:
Ondorengo ataletan, planaren atal ezberdinak modu xeheagoan
Egindako bidearen eta egungo kontextuan Sakana kokatzeko hainbat arlo lantzen dituen diagnosia egin da.
| PLANAREN EBALUAZIOA AURREKO | DIAGNOSIA | HERRITARREN IRITZIA |
|---|---|---|
Jarritako helburuak lortzeko, 6 arlotan antolatutako 126 ekintza eta proiektu proposatzen dira.
.png)
Ondorengo esteken bidez, arlo bakoitzeko ekintza eta proiektuen inguruko azkenen dokumentuak eskuragarri dituzu.
|
INDUSTRIA |
ENERGIA |
ELIKADURA |
TURISMOA |
KOMERTZIOA |
TOKIKO ERAKUNDEAK |
|---|---|---|---|---|---|
Zer egingo dugun bezain garrantzitsua da nola eta norekin egingo dugun bide hau. Horretarako, sakanako eragile sozioekonomiko guztien partehartzea erraztuko duen 3 mailako gobernantza eredu bat proposatzen da.
GOBERNANTZA EREDUA: Deskargatu

Lantaldeek Ekintza Plan bat proposatuko dute urtero, eta Behatoki Sozioekonomikoak berretsi beharko du. Urteko ekintza-plan horrek zehaztutako lehentasunei erantzun beharko die, eta unean uneko testuingurura eta eskura dauden baliabideetara egokitu beharko da.
Plan Estrategikoaren edo Sakanako sozioekonomiaren inguruko ekarpen edo iradokizunik baduzu, ondorengo galdetegia erantzun edo info@sakanagaratzen.com helbidera posta bat bidal dezakezu.
Entzun nahi zaitugu!
Sakanako Behatoki Sozioekonomikoaren bilera egin da, Sakana2027 Plan Estrategikoaren jarraipenaren baitan. Topaketak 2025ean egindako lana partekatzeko, datozen urteetako testuingurua kokatzeko eta eskualdearen erronka nagusien inguruan hausnartzeko balio izan du.
Sakanako Biziberritze Industrialaren Mahaia Dinabiden bildu da, eskualdeko industriaren etorkizunerako ekintza plana zehazteko prozesuaren bigarren faseari hasiera emateko. Lan fase berri honetan, aurretik egindako diagnostikotik abiatuta, datozen urteetarako jarduera-ildoak adosteko lana egingo da.
Ekonomia Sozialaren Mahaia abian jarri da, tokiko kooperatibak eta sareak elkarlanean aritu daitezen. Helburua da enpresa eredu bidezkoago eta parte-hartzaileak sustatzea, eta horien bidez, tokiko ekonomia eta komunitatearen ongizatea indartzea.
Nafarroako Gobernuko Analisi eta Prospekzio Bulegoak (OAP) eta Sakanako Garapen Agentziak (SGA) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur, bi erakundeen arteko elkarlana sendotzeko eta Sakanako eskualdearen zein Nafarroa osoaren garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzeko.