Sakanako Plan Estrategikoa behin betiko dokumentu itxia baino Sakana eskualdeak arlo sozioekonomikoan jarritako helburuetara iristeko bideorri edo mapa da, ibiliaren ibiliz, deskubritzen digutun eremu eta erronka berrietara egokitu beharko duen dokumentu bizia.
Sakanako Behatoki Sozioekonomikoaren 2022ko azaroaren 24ko bileran, Sakana 2027 Plan Estrategikoaren behin betiko onarpena egin zen. Planak ondorengo dokumentuak barne biltzen ditu:
Ondorengo ataletan, planaren atal ezberdinak modu xeheagoan
NON GAUDE? DIAGNOSIA
Egindako bidearen eta egungo kontextuan Sakana kokatzeko hainbat arlo lantzen dituen diagnosia egin da.
PLANAREN EBALUAZIOA AURREKO | DIAGNOSIA | HERRITARREN IRITZIA |
---|---|---|
ZER EGINGO DUGU? PLANGINTZA
Jarritako helburuak lortzeko, 6 arlotan antolatutako 126 ekintza eta proiektu proposatzen dira.
Ondorengo esteken bidez, arlo bakoitzeko ekintza eta proiektuen inguruko azkenen dokumentuak eskuragarri dituzu.
INDUSTRIA |
ENERGIA |
ELIKADURA |
TURISMOA |
KOMERTZIOA |
TOKIKO ERAKUNDEAK |
---|---|---|---|---|---|
Ekarpenik edo ideiarik? Amaieran duzu galdetegia
NOLA EGINGO DUGU? GOBERNANTZA
Zer egingo dugun bezain garrantzitsua da nola eta norekin egingo dugun bide hau. Horretarako, sakanako eragile sozioekonomiko guztien partehartzea erraztuko duen 3 mailako gobernantza eredu bat proposatzen da.
GOBERNANTZA EREDUA.
Lantaldeek Ekintza Plan bat proposatuko dute urtero, eta Behatoki Sozioekonomikoak berretsi beharko du. Urteko ekintza-plan horrek zehaztutako lehentasunei erantzun beharko die, eta unean uneko testuingurura eta eskura dauden baliabideetara egokitu beharko da.
PROPOSAMENIK? EGIN ZURE EKARPENA
Plan Estrategikoaren edo Sakanako sozioekonomiaren inguruko ekarpen edo iradokizunik baduzu, ondorengo galdetegia erantzun edo info@sakanagaratzen.com helbidera posta bat bidal dezakezu.
Entzun nahi zaitugu!
Jada abian da Sakanan Komunitate Energetikoak sustatzeko prozesua
Sakanako Mankomunitatea, Sakanako Garapen Agentzia, Cederna-Garalur eta Sakanako Enpresarien elkarteko ordezkariek martxoaren 24an izandako bileran 2023rako urteko ekintza proposamena ontzat jo eta Sakanako Behatoki Sozioekonomikoaren oneritzia jasotzeko bidean da.
Sakanako Behatokia Sozioekonomikoak, azaroaren 24an ospatutako urteko bigarren bileran, Sakana 2027 Plan Estrategikoari behin betiko onarpena eman dio
Sakanako Behatoki Sozioekonomikoan planaren zirriborroa aurkeztu ondoren, irailaren 15era arte sakanako eragile guztiek ekarpenak jasotzeko aldia hasten da.
Sakana 2021-2027 Plan Estrategikoaren Diagnostikoa partekatzen dugu eta zure iritzia jaso nahi genuke