Sakana2027 Plan Estrategikoan gobernantza eredu berri baten ezarpena onartu zen eta eredu horri jarraituz, Jarraipen Batzordearen bilera ospatu da berriki. Plana sustatu duten erakundeek osatzen dute batzordea eta bere helburua lantalde ezberdinen proposamenak eta kontextu orokorra kontuan izanda, Sakanako Behatoki Sozioekonomikoari urteko plangintza proposatzea da.
Sakanako Mankomunitatea, Sakanako Garapen Agentzia, Cederna-Garalur eta Sakanako Enpresarien elkarteko ordezkariek ondutako 2023rako urteko ekintza proposamena Sakanako Behatoki Sozioekonomikoko eragileei bidali zaie eta apirilaren 18ko Behatokiaren bileran onartzea aurreikusten da.
2023 urteklo ekintza proposamena hemen duzue ikusgai Sakanako herritar eta eragile guztiek. Ekarpen eta proposamenak ongi etorriak dira!