eu | es

Sakana 2021-2027 Plan Estrategikoa

"Sakanan Bizi eta lan egin" leloari erantzunez, Sakana 2020 Plan Estrategikoaren egunerapena bi ardatz nagusiren baitan landu da: alde batetik lan mundua eta jarduera ekonomikoa, eta bestetik ikuspegi soziala. Zeharlerro bezala, iraunkortasuna, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, digitalizazioa eta ekonomia soziala onartu dira.

Sakanako Plan Estrategikoa behin betiko dokumentu itxia baino Sakana eskualdeak arlo sozioekonomikoan jarritako helburuetara iristeko bideorri edo mapa da, ibiliaren ibiliz, deskubritzen digutun eremu eta erronka berrietara egokitu beharko duen dokumentu bizia.

Sakanako Behatoki Sozioekonomikoaren 2022ko azaroaren 24ko bileran, Sakana 2027 Plan Estrategikoaren behin betiko onarpena egin zen. Planak ondorengo dokumentuak barne biltzen ditu:

  1. Dokumentu osoa
  2. Laburpena
  3. Diptikoa

Ondorengo ataletan, planaren atal ezberdinak modu xeheagoan

NON GAUDE? DIAGNOSIA

Egindako bidearen eta egungo kontextuan Sakana kokatzeko hainbat arlo lantzen dituen diagnosia egin da.

PLANAREN EBALUAZIOA AURREKO DIAGNOSIA HERRITARREN IRITZIA

Deskargatu

Deskargatu

Deskargatu

ZER EGINGO DUGU? PLANGINTZA

Jarritako helburuak lortzeko, 6 arlotan antolatutako 126 ekintza eta proiektu proposatzen dira.

Ondorengo esteken bidez, arlo bakoitzeko ekintza eta proiektuen inguruko azkenen dokumentuak eskuragarri dituzu.

INDUSTRIA

ENERGIA

ELIKADURA

TURISMOA

KOMERTZIOA

TOKIKO ERAKUNDEAK

Deskargatu

Deskargatu

Deskargatu

Deskargatu

Deskargatu

Deskargatu

 

Ekarpenik edo ideiarik? Amaieran duzu galdetegia

 

NOLA EGINGO DUGU? GOBERNANTZA

Zer egingo dugun bezain garrantzitsua da nola eta norekin egingo dugun bide hau. Horretarako, sakanako eragile sozioekonomiko guztien partehartzea erraztuko duen 3 mailako gobernantza eredu bat proposatzen da.

GOBERNANTZA EREDUA.

Deskargatu

Lantaldeek Ekintza Plan bat proposatuko dute urtero, eta Behatoki Sozioekonomikoak berretsi beharko du. Urteko ekintza-plan horrek zehaztutako lehentasunei erantzun beharko die, eta unean uneko testuingurura eta eskura dauden baliabideetara egokitu beharko da.

PROPOSAMENIK? EGIN ZURE EKARPENA

Plan Estrategikoaren edo Sakanako sozioekonomiaren inguruko ekarpen edo iradokizunik baduzu, ondorengo galdetegia erantzun edo info@sakanagaratzen.com helbidera posta bat bidal dezakezu.

Entzun nahi zaitugu!

 

Sakana2027 Plan Estrategikoa

Albiste erlazionatuak

ENPRESA DIGITALAREN SUSTAPENA
2023ko abuztuaren 30, asteazkena

ENPRESA DIGITALAREN SUSTAPENA


Sakanako Industria Guneen Egungo Egoera
2023ko ekainaren 28, asteazkena

Sakanako Industria Guneen Egungo Egoera

2023ko ekainaren 22an, Sakanako Industrialdeen Egungo Egoera azaltzeko Jardunaldia ospatu zen.

Lan eskaintza: Sakanako Haragiaren Eraldatze Gunerako Arduradun - Dinamizatzaile lanpostua.
2023ko abuztuaren 28, astelehena

Lan eskaintza: Sakanako Haragiaren Eraldatze Gunerako Arduradun - Dinamizatzaile lanpostua.

Lan eskaintza:

Abeltzaintza edo elikagaien arloko profesionala bazara, landa eremua eta tokiko elikadura sostengarria atsegin badituzu eta erronkak gustuko badituzu, zure zain gaude. Ez galdu aukera!

Kontratu mugagabea. Lanaldi osoa.

Izena emateko epea: irailak 15


Energia komunitateak Sakanan
2023ko apirilaren 13, osteguna

Energia komunitateak Sakanan

Jada abian da Sakanan Komunitate Energetikoak sustatzeko prozesua


2023ko ekintza planaren proposamena kalean da
2023ko martxoaren 27, astelehena

2023ko ekintza planaren proposamena kalean da

Sakanako Mankomunitatea, Sakanako Garapen Agentzia, Cederna-Garalur eta Sakanako Enpresarien elkarteko ordezkariek martxoaren 24an izandako bileran 2023rako urteko ekintza proposamena ontzat jo eta Sakanako Behatoki Sozioekonomikoaren oneritzia jasotzeko bidean da.


Sakana 2027 Plan Estrategikoa onartu da
2022ko azaroaren 25, ostirala

Sakana 2027 Plan Estrategikoa onartu da

Sakanako Behatokia Sozioekonomikoak, azaroaren 24an ospatutako urteko bigarren bileran, Sakana 2027 Plan Estrategikoari behin betiko onarpena eman dio

Bilatzailea