eu | es

Sakana2027 Plan Estrategikoaren zirriborroari ekarpenak egiteko garaia da.

Sakana2027 Plan Estrategikoaren zirriborroari ekarpenak egiteko garaia da.
2022ko abuztuaren 23, asteartea

Sakanako Behatoki Sozioekonomikoan planaren zirriborroa aurkeztu ondoren, irailaren 15era arte sakanako eragile guztiek ekarpenak jasotzeko aldia hasten da.

 

Pasa den Ekainaren 30ean, Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan, Sakanako Behatoki Sozioekonomikoaren 2022ko lehen bilera izan zen. Bertan, Sakanako Plan Estrategikoaren eguneratze prozesuaren baitako 6 lantaldeek azken hilabeteetan landutako 2027 arterainoko ekintza eta proiektuen proposamena aurkeztu zen

 

Aurkeztutako ekintza plan guztiek, abenduan aurkeztutako aurreko planaren balorazio eta diagnosiarekin batera, Sakana 2027 plan estrategikoaren lehen zirriborroa osatuko luke.

Bileran zirriborroari oneritzia eman ondoren, partehartze publikorako garaia hasten da, non iralaren 15era arte eskualdeko herritar eta eragileek zirriborroari ekarpenak egiteko denbora izango duten.

Partehartze errazteko, informazio guztia eta partehartzeko galdetegia eskuragarri daude www.sakanagaratzen.com webguneko atal berezia batean.

Horrez gain, lantaldeen oneritzia jasotako 2022rako ekintza planaren barruan Nafarroako Gobernuaren eskualde aktibazio planetara aurkeztuko diren ekintzak eta Uharte Arakilgo Itxesi gunean bizikletazaleentzako pernokta gunearen inbertsio proiektua aurkeztu ziren.

Bilatzailea