eu | es

Sakanako biziberritze industrialaren estrategiaren bigarren fasea abian

Sakanako biziberritze industrialaren estrategiaren bigarren fasea abian
2026ko martxoaren 6, ostirala

Asteazkenean, martxoaren 4an, Sakanako Biziberritze Industrialaren Mahaia bildu zen Dinabiden, eskualdeko industriaren etorkizunerako ekintza plana zehazteko prozesuaren bigarren faseari hasiera emateko.

Topaketan, aurreko fasean egindako Sakanako industria-ekosistemaren diagnostikotik abiatuta, datozen urteetarako landuko den ekintza planaren lanketari ekin zaio. Prozesu honen helburua da Sakanako industria-ehuna sendotzeko eta eskualdeko lehiakortasuna indartzeko neurri eta ekintza zehatzak adostea, erakunde publikoen, enpresen eta lurraldeko eragileen arteko lankidetzan oinarrituta.

Bileran Nafarroako Gobernuko Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko ordezkariak, Sodena, Nafarroako Analisi eta Prospektiba Bulegoa, Altsasuko Enpresen Elkartea (AES) eta Sakanako ordezkariak eta Sakanako Garapen Agentziako teknikariak izan ziren.

Fase berri honetan, mahaiaren parte diren erakundeek proposatutako ekintzak aztertu eta lehenesteko lana egingo dute, ondoren Sakanako industriaren biziberritzerako ekintza plan bateratua adosteko.

Sakanako industria-ekosistemaren diagnostikoa hemen kontsulta daiteke:
https://www.sakanagaratzen.com/eu/albisteak/altsasun-aurkeztu-da-sakanako-industria-ekosistemaren-diagnostikoa

Bilatzailea