Sakana bizi, elkartu eta anitza zerumuga desiragarri bezala hartuta, egitasmo honen bidez Sakanako ingurumen, gizarte eta ekonomian eragin positiboa duten eta ondorengo balioen gainean lan egiten duten egitasmo kolektiboak aitortu nahi dira:
Pasatako egoerek erakutsi digute, etorkizun partekatu bat eraikitzeko, Sakanan gure gureak ditugun balio horiek inoiz baino beharrezkoago zaizkigula.
Helburua
Sakana Sariak aldian-aldian aitortuko dio Sakanan eragin sozial, ingurumeneko edo ekonomiko positiboa izan duen erakunde edo ekimen kolektibo bati, irabazi asmoa izan edo ez.
Aipatu balioetan oinarriturik, Sakanan garatu diren ekimenak ezagutaraztea eta berauei aitortza publikoa egitea litzateke sarien helburua.
Antolatzaileak
Sakana sariak ekimen instituzional bat baino, Sakana komunitatea osatzen dugunon aitortza bat izan nahiko luke.
Horregatik, Sakanako komunitatearen ordezkaritza zabala biltzen duen Sakanako Behatoki Sozioekonomikoa izango da antolatzaile eta deitzailea. Ekimen honek, Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren dirulaguntza jaso du.
Azaroaren 23an izandako ekitaldian 2023ko Sakana Sarien banaketa ekitaldia izan da Lakuntzako Kultur Etxean. Anabel Arraizak aurkeztutako ekitaldian, hautaugaitza guztietako ordezkariez gain, Sakanako mankomunitatea, udalak eta eskualde mailako beste eragileek parte hartu dute.
Urriaren 20tik azaroaren 5ra, Sakanako edozein herritarrek Sakana sarien IV. deialdirako hautagaitzak proposatu daitezke
Azaroaren 10ean Lakuntzako kultur etxean, 2022ko Sakana sarien banaketa ekitaldia ospatu zen. Bertan, Bakaikuarrok herri kooperatiba eta Sakanako Herri Eskola sarea izan ziren sarituak
BAKAIKUARROK HERRI KOOPERATIBA ETA SAKANAKO HERRI ESKOLAK, 2022KO SAKANA SARIEN IRABAZLEAK
Azaroaren 10ean izandako ekitaldian 2022ko Sakana Sarien banaketa ekitaldia izan da Lakuntzako Kultur Etxean. Anabel Arraizak aurkeztutako ekitaldian, hautaugaitza guztietako ordezkariez gain, Sakanako mankomunitatea, udalak eta eskualde mailako beste eragileek parte hartu dute.
Hauek dira Sakana sarien III. deialdian herritarrek proposaturiko hautagaitzak eta azaroaren 8ra arte bozkatzeko aukera izango da:
Proposatu ekimenak!
Urriaren 19tik 30era, Sakanako edozein herritarrek Sakana sarien III. deialdirako hautagaitzak proposatu ditzake.