Urriaren 19tik 30era, Sakanako edozein herritarrek Sakana sarien III. deialdirako hautagaitzak proposatu ditzake.
Sakana bizi, elkartu eta anitza zerumuga desiragarri bezala hartuta, ondorengo balioen gainean lan egiten duten egitasmo kolektiboak aitortu nahi ditugu.
Proposamen guztiak jaso ondoren epaimahaiak Sakana saria aukeratuko du eta herritarren bozka bidez aipamen berezia jasoko duen ekimena aukeratuko da.
Egizu zure proposamena!