Eskualdeko garapen sozioekonomikoaren estrategia zuzentzeko orduan Sakanako erakunde publikoek konpromezu garbia erakutsi dute. Horregatik, zerbitzu honen helburua Tokiko Erakundeei Plan Estrategikoko lan-eremuetan eragin sozioekonomiko positiboa sortzeko politikak eta ekimenak ezartzen laguntzea da.
Zerbitzuak:
- Eskualdeko hausnarketa guneen dinamizazioa.
- Tokiko garapeneko estrategien inguruko formakuntza.
- Eskualde mailako eragina duten edo erreferentzialak izan daitezkeen ekimenei bidelaguntza eta aholkularitza.
- Lankidetza publiko-pribaturako eta enpresa-sektorearekin lotutako proiektuetan laguntza eta aholkularitza ematea.
- Aholkularitza energetikoa: eraginkortasuna hobetzeko aukeren identifikazio eta ezarpenerako, eta finantzaketa-tresnen bilaketerako laguntza.
- Sakanako eskualdeko lehiakortasunean eragin positiboa izan dezaketen ekimen publiko amankomunatu edo berritzaileen identifikazio, garapen eta ezarpenerako bidelaguntza.