Helburuak:
2018an Sakanako Komertzio txikiaren eskaintza aztertu eta diagnostiko bat egitea, etorkizunean ekintza zehatzak proposatu eta aurrera eraman ahal izateko.
Parte hartzaileak:
Azterketa lan hau egiteko Ikei Research&Consultancy aholkularitza lanetan aritu zen Sakanako Garapen Agentziarekin batera. Gainera, Sakanako Dendari eta Hostalarien Elkarteak eta baita Sakanako alkateek ere aktiboki parte hartu zuten azterketari ekarpenak eginez eta ondorioak kontrastatuz.
Deskribapena:
Sakanako herrietako komertzioa eta dendak tokiko ekonomia jarioa sortzeko eta garapen sostengarrirako ezinbestekoak dira, lanpostuak sortzen eta mantentzen baitituzte eta herriei bizitza ematen bait diete. Hala ere, kontsumo ohiturak aldatzen joan dira eta herritarren tokiko komertzioaren alde egiten duten apustua ez da denboran zehar mantendu, aldi berean, denda txikiek gabezi batzuk badituzte eta horrek haien konpetitibitatea gutxitzen du. Beraz, berrikuntza aukerak, ekintza zehatzak, etab. Identifikatzeko lehenengo eta behin komertzioaren eskaintzaren azterketa sakon bat egitea beharrezkoa zela ikusi zen. Horregatik, 2018an diagnosi lan hori egin zen.
Egoera:
Egina
Emaitzak:
Hemen ikus dezakezu Sakanako Komertzioaren eskaintzaren azterketa txostena