eu | es

Sakanako Industria Biziberritzeko Plana 2026-2030

Sakana industria-eskualdea da, eta industriak funtsezko pisua du lurraldeko ekonomian, enpleguan eta garapenean. Testuinguru horretan, Sakanako Industria Biziberritzeko Plana garatu da, industriaren etorkizunerako ikuspegi partekatua eraikitzeko eta lehentasunezko lan-ildoak zehazteko.
 
Prozesua hiru fasetan egituratu da: lehenik, Sakanako industria-ekosistemaren diagnostikoa egin da; ondoren, epe ertain eta luzerako ikuspegi estrategikoa landu da; eta, azkenik, 2026-2030 aldirako Ekintza Plana zehaztu da.

Planak bost ardatz estrategiko ditu:

Plan hau ez da dokumentu itxi bat, baizik eta inplikatutako eragileentzako gida bat. Sakana 2021-2027 Plan Estrategikoaren baitan kokatzen da, eta haren industria arloa garatzeko erreferentzia nagusietako bat izango da.

Gobernantza

Sakanako Industria Biziberritzeko Plana gobernantza partekatuko eredu baten bidez garatzen da. Bertan ikuspegi instituzionala, lurraldearen ezagutza eta enpresa-ehunaren esperientzia uztartzen dira, industriaren etorkizuneko erronkei modu koordinatuan erantzuteko.
Erakunde horien lankidetzari esker, planaren jarraipena eta garapena modu partekatuan egingo dira, Sakana 2021-2027 Plan Estrategikoaren jarraipen-guneekin koordinatuta.

Gobernantzan parte hartzen duten eragileak:

Nafarroako Gobernuko
Industria Departamentua
Sodena Analisi eta
Prospektiba Bulegoa

Sakana 2027 markoaren eragile sustatzaileak:

Sakanako Enpresen Elkartea Sakanako Mankomunitatea Sakanako Garapen Agentzia Cederna-Garalur

Dokumentazioa

  • Sakanako industria-diagnostikoa
    Eskualdeko industriaren egoera aztertzen duen dokumentua da, eta erronkak, aukerak eta lehentasunezko lan-eremuak identifikatzeko abiapuntua eskaintzen du. 
    https://meta.sakana.eus/index.php/s/4DjBC7X4tWbYF4Q
  • Sakanako Industria Biziberritzeko Plana
    Datozen urteetarako lan-ildo nagusiak eta orientabideak jasotzen dituen ibilbide-orria da. Planak inplikatutako eragileentzako gida gisa balioko du, eta Sakana 2027 Plan Estrategikoaren jarraipen-guneen bidez egokitu edo aldatu ahal izango da. 
    Dokumentua

Bilatzailea