eu | es

Tokiko Erakundeak

"Sakanan bizi eta lan egin" leloa errealitate bilakatzeko, tokiko erakunde publikoak eta bereziki udal eta mankomunitateak oinarrizko eragileak dira. Beraien eskumenak kontuan izanda, komunitatearen indartzea eta bizi kalitate ona sustatzeko ekimenak lantzeaz gain, jarduera ekonomikoa errazteko baldintzak bermatzea dira erronka nagusiak

 

Sakanako tokiko erakundeek politika publikoak sustatzeko orduan hainbat lanketa eramaten dira aurrera Sakanako Garapen Agentziatik:

  • Hausnarketarako gaiak identifikatu eta esparruak dinamizatu.

  • Politika publikoetan ereduak ezagutarazi eta horien inguruko formakuntzak bideratu

  • Politika publikoen diseinu eta ezarpenean neurrira egokitutako aholkularitza eta bidelaguntza

 

Sakana 2027 plan estrategikoan Tokiko Erakundeak lantaldearen idazkaritza teknikoaren ardura du Sakanako Garapen Agentziak. Harremanetarako: imanterola@sakanagaratzen.com

 

 

Albiste erlazionatuak

Bilatzailea