eu | es

TROMBE

Helburua:

Fatxada modular eta arinetarako TROMBE izeneko ur aktibozko pareten diseinu eta fabrikazioa.

Parte hartzaileak:

Sakanako 4 ETTE-k osaturiko kontsortzioa, eta Zentro Teknologiko bat. Carpinteria Garciandia, Soltek, Aldakin, Aldaba eta Contec Ingenieros, eta Cener.

Deskribapena:

Eraikin bateko kanpo pareta baten moduan funtzionatzeko adina solido eta erresistentea den elementu gardena lortzeko, egurrezko egitura baten gainean ezartzeko beirazko ontzien fabrikazioa. Ginera, materialen erabilera, egurra edo egiturazko euskarria erabiltzen duten materialetan apustu egiten duten azken eraikuntza joerarekin bat  dator.

Bestetik, barruko espazioak aireztatu eta argitzeko beharrari erantzuten dio produktu honek, momentura arte, erronka honi leiho tradizionalen bidez egin zaie aurre. Kasu honetan, pareta gardena izateak, eraikinaren barrualdera nahikoa argi barneratzea posible egingo du, aireztatzea kontrolatua dagoen bitartean. Hau, aireztatze behar eta erosotasun termikoen kriterioengatik beharrezkoa den aire zirkulazio egokia baimentzen duen sentsore sistema kontrolatu bat barneratzen duten sareta sorta baten bidez sistematizatua egongo baita.

Pareta termikoki aktiboada, eta beirazko bi elementuei esker energia jaso eta barnealdean biltzeko gai da. Alde batetik, lehen kristal batek kanpoaldea eta paretaren arteko aire kamara berotzen duen berotegi efektua eragiten du. Aire hau eraikinaren barrualde edo kanpoaldera birzirkularra izan daiteke bere behar termikoen arabera, modu horretan, aireztatze eta erosotasun termiko handiagoa posibilitatuz. Bestetik, likido bero eramailez beteriko ontzi batzuk osatzen duten bigarren kristal bat dago. Likido horrek ACS sistemara konektatuta dagoen bero trukatzaileari emango dio aire kamaratik jasoko duen beroa. Horrela, energia biltegiratze efektu bikoitza lortzen da, bata aire kamaran eta bestea ontziaren likidoan. Sentsorika eta kontrol sistema bat kamarako aire beroa eraikinaren barnealdera behar den momentu egokian birzikulatzeaz eta ACS sistemak behar duenean gehigarri termiko hori trukagailutik jasotzeaz arduratzen da.

Egoera:

2020an amaitzen da.

Emaitzak:

Sakanako eraikin batean txertatu daitekeen eraikuntza modularraren merkatura bideraturiko energia biltzeko gai den eraikuntza elementu baten diseinu eta fabrikazioa.

TROMBE

Bilatzailea