eu | es

Sakana 2027 Plan Estrategikoa onartu da

Sakana 2027 Plan Estrategikoa onartu da
2022ko azaroaren 25, ostirala

Azaroaren 24, Sakanako Mankomunitateko egoitzan ospatu den Sakanako Behatoki Sozioekonomikoaren urteko bigarren bileran, 2021ean abiatutako Sakanako Plan Estrategikoaren eguneratze prozesuari itxiera eman zaio.

Bertan, “Sakana 2027 Plan Estrategikoa”ren ibilbide guzti hau jasotzen duten dukomentuak aurkeztu dira:

Plan Estrategikoaren behin betiko dokumentuari onarpena ematearekin batera, planaren ezarpena bideratzeko eragileen arteko koordinazio eta antolaketa eredua aurkeztu da.

Antolaketa honetan, plan estrategikoaren definizioan izandako lantaldeek jarraipena izango dute. Abenduan zehar, lantaldeek 2023rako ekintza plana zehazteko lanak hasiko dituzte eta martxorako arlo guztietako ekintza planak izatea aurreikusten da. Planak finantziazio iturri finkorik ez duenez, urtean urteko baliabideen eta sortzen diren aukeren araberako lanketak txertatuko dira ekintza planetan.

Herritar nahiz eragileek urte guztian zehar ekarpen eta proposamenak egiteko aukera izango dute, bai Sakanako Garapen Agentziaren webgunearen bidez edo lantaldeetako arduradunekin harremanetan jarriz.

Bilatzailea