Urriaren 29an Iruņean egindako topaketan, Produktuaren Pasaporte Digitalerako nola prestatu eta digitalizazioan, trazabilitatean eta jasangarritasunean dagoeneko lanean hasi diren enpresen esperientzia praktikoak izan ziren ardatz nagusiak.
Sakanako Ekonomia Sozialaren Mahaiaren baitan, gizarteratze-enpresek eskualdean izan ditzaketen aukerak aztertzeko lanaldia egin da urriaren 29an, DINABIDEn. Jardunaldian, tokiko administrazioen kontratazio publikoa nabarmendu da Sakanako pertsonen laneratze-aukerak hobetzeko lehen urrats gisa.
Sakanako industriaren biziberritze planaren baitan, enpresa-erreleboa datozen urteetarako erronka nagusietako bat bezala identifikatu da. Horri erantzuteko aukerak lantzen jarraitzeko, Sakanako Garapen Agentziak Goieki garapen agentziaren esperientzia eta Gipuzkoan garatzen ari diren lankidetza-eredua ezagutzeko aukera izan du.